Mostrando entradas con la etiqueta Bakarkako lanak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bakarkako lanak. Mostrar todas las entradas

sábado, 20 de diciembre de 2014

IKT-ko ebaluazioa


NIRE AUTOEBALUAZIOA IKT-an
Ikasgai honetan asko disfrutatu egin dut, ordenagailuen erabilera  desberdinak ezagutu ditut eta zenbait programa berri ere ezagutu ditut, esate baterako, sites, blogger, powtoon eta popplet bezalako programak. Nabarmentzekoa iruditzen zait klasean egindako blog partikularrak eskaintzen dituen askatasun eta aukera zabalak, behin bakoitzak nahi zuen gaia aukeratuta, gai hartako informazioa sartzeko inolako araurik ez egotea alegia, eta bakoitzak nahi adina informazio sartzeko aukera izatea.



Programa berriak ezagutzeaz aparte, jada ezagutzen nituen programen baliabide edo aukera berriak ikasi ditut, adibidez, word-ean dauden hainbat abantaila ezagutu ditu, hala nola, orri-jauzia egitea, oharrak jartzea edota estekak behar diren bezala jartzea. Gainera, sites-en trasteatzeko eta bertan gure lanak aurkezteko erreminta interesgarria iruditu zait, horrela, plataforma desberdinak ezagutzeko.



Azkenik, laburbiltzeko esan beharko nuke IKT-ko irakasgai honetan ordenagailuekiko trebetasuna garatzeko balio izan baldin badit ere, nire ekimenerako eta autonomiarako garapenean ere eragin oso positiboa izan duela eta hori gutxi bada ere, independentzia maila altuagoa izaten lagundu dit beste irakasgai batzuetako lanei aurre egiterako orduan.



IKASKUNTZA GURPILEKO TALDEKO KOEBALUAZIOA

Orokorrean, oso gustora sentitu naiz egokitu zaidan taldearekin, oso ondo funtzionatu dugu lana koordinatzerako orduan eta gure artean errespetuzko tratua egon da beti. Gainera ez dugu inolako arazorik izan lana antolatzeko eta kudeatzerako orduan, beraz, inolako talde-arau ezta akordiorik egin gabe talde barneko funtzionamendua apartekoa izan da.



Azkenik, izan ditudan taldekideak pasaden urtean zenbait lanetan koinziditu ginenez, jada ezagutzen ginen eta horrek gure arteko antolaketa asko erraztu du.

viernes, 28 de noviembre de 2014

Nota pertsonalak


NOTA PERTSONALAK
SARRERA
Duela 25 urte baino gehiago dira gure bizitzaren eta gure kulturaren zati
Gaitasun-mapa hau irakasle-profil jakin bat lortzera bideratuta dago: irakasle autonomoa, IKTen erabileran trebatua eta herritarra den aldetik konpromisoa ageri duena.
GAITASUNAREN KONTZEPTUA
Atributuen nahasketa dinamikoa da, trebetasunei, ezagupenei, jarrerei eta ardurei dagokienez.
Gaitasuna definitzeko, esaten dugu askotariko egoerei irtenbidea ematea ahalbidetzen duten hartutako ezagupenak, egokimenak eta nortasun-ezaugarriak modu integratuan gauzatzeko ahalmena dela.
Gai izateko, halaber, ezagupenak eta trebetasunak lortze hutsa baino gehiago behar da.

IRAKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA
1. LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA
Inprimakiak eta kalifikazioak aurkeztea, laguntza-materialak sortzea, etab., hartzen ditu barnean.
2. DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA
Irakaslearen diziplinarako espezifikoak diren ikaskuntza-esperientzien diseinua eta ebaluazioa hartzen ditu barnean, baita esperientzia horiek gauzatzen diren eremua ere.
3. HERRITARTASUN DIGITALA
Erabilera onargarriko politiken diseinu, erabilera eta errespetuari lotutako alderdiak biltzen ditu

LANGILE ARLOKO KUDEAKETA GARAPENA
DESKRIBAPENA
IKTen erabilgarritasuna ulertzea, askotariko aukerak ematen baitituzte: ikasleen datuak erregistratzea (kalifikazioak, ez-bertaratzeak, zigorrak, historial pedagogikoa, etab.
zerrendak, ikasgelarako kartelak, gurasoentzako informazio-buletinak
Lineako ikastaroak egiteko, adituekin elkarrekintzan jarduteko.
Softwarea, arbel elektronikoa, eskanerra, inprimagailua…
Formatua, lerrokatzea, orrikatzea…
Formatua, batuketa, batez bestekoa…
Formatua; irudi bat, soinua, testua, bideoa txertatzea…
Weba, posta elektronikoa, foroa…
Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea eta gailu berrietarako jarrera irekia izatea.
DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA

Ikaskuntza-esperientzia jakin batzuk diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, dagoeneko erabiltzen diren IKT baliabideak erabiliz
Ikasleek beren ikaskuntzaren protagonista izatea ahalbidetzen duten ikaskuntza-giroak garatzea.
Irakasleak bere diziplinarako espezifikoak diren IKT baliabideen bidezko ikaskuntza sustatzea bere ikasleen artean.
Ikasleengan XXI. menderako trebetasunak sustatzeko ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
·      Diziplinako edukiak ulertu eta garatzea
·      askotariko komunikazio moduak erabiltzea
·      Ezagupena balidatzeko diziplinari dagozkion metodo, prozedura eta moduak erabiltzea
·      Diziplinan ezagupena eratzea gidatzen duten asmo eta interesei buruz sakontzea.
Mundu errealeko gaiak arakatzea
2Dko edo 3Dko irudikapenen bitartez abstraktua konkretu bihurtzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea.
Ikasleengan hausnarketa sustatzea, kontzeptuak aditzera eman eta argitzea.
Lankidetzan oinarritutako lana modelatzea, beste ikasle batzuekin
Pentsamendu sortzailea, berrikuntza eta aurkikuntza sustatu.
IKTak multimedia material didaktikoak diseinatzeko erabiltzea.
Informazioa, bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatu.

HERRITARTASUN DIGITALA
Erabilera onargarriko politikak eta araudiak ezagutu, errespetatu eta errespetaraztea.
Ikasleek beren informazioa webean partekatuta hartzen dituzten arriskuak aditzera ematea
Software-lizentziamenduari buruzko erabilera onargarriko politikak eta araudiak ezagutu.
Webean informazioa erabiltzeari buruzko araudiak ezagutu
IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA

1.TREBETASUN TEKNOLOGIKOA
Teknologia ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago
2. BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA
ikasleak bere aukeretan konfiantza du, eta garbi ditu bere indarrak eta ahuleziak.
3. HERRITARTASUN DIGITALA
Jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea esan nahi du.
Azpikategoria horiek guztiek IKT gaitasun orokorrak osatzen dituzte. IKT gaitasunak Espainiako curriculumean ezarritako oinarrizko gaitasunekiko (hizkuntza-komunikazioa; matematikarako gaitasuna; mundu fisikoarekiko elkarrekintza; gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna; kulturakoa eta arterakoa; ikasten ikastea; autonomia eta ekimen pertsonala) guztiz bateragarriak direla uste dugu.
TREBETASUN TEKNOLOGIKOA
Teknologia ulertzea eta erabiltzea: hainbat IKT baliabide eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, askotariko egoera eta arazoetara egokitzea eta
uneko ezagupena teknologia berriak ikasteko transferitzea.





















jueves, 30 de octubre de 2014

Hezkuntzaren aireberritzea


IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Lehendabizi, testuaren laburpen txiki bat eskainiko dugu:
Materiala pentsamenduaren gainetik jartzen da. merkatu bakarra izateaz gain, aitortu behar da globalizazioak dakarrela gizarte eta kulturak bateratzea.inoiz baino komunikabide gehiago daude, ez dago argi, ordea, inoiz baino hobea ote den gure arteko komunikazioa. Marc Prenskyk zioen moduan, gaur egungo haurrak teknolo- gietan natibo dira, natibo digitalak alegia.artikulu honetan txertatu ditugu beren printzipioak berdintsuak direlako eta ikasleen ikaste esanguratsurako baliabide interesgarriak direlako:blogak edo weblogak,wikiak, webquestak, marka-gune sozialak, podcastak, mapa kontzeptualak, bideojokoak eta software didaktikoak...
Artikuluari amaiera emateko, berriz ere azpimarratu nahi dugu teknologia ikusten dugula hezkuntza eredua aireberritzeko aitzakiatzat. Beraz, jarrera arduratsuak erantzun beharko lioke hezkuntzaren ikuspegi jakin bati, eta, bidenabar, aintzat hartu beharko lituzke Web 2.0aren filosofiarekin batera datozen zenbait balio, partaidetza, lankidetza eta komunitatearekiko irekitasuna kasu, baita software libreari dagokionez ere.
 Hitz gakoak:
 

  •  Gizartea
  •  Informazioa
  •  Teknologia
  •  Hezkuntza
  •  Tresna

 Bi galderak:

Nola lortu alfabetatze digitala adin guztietako gizabanakoetan?
Zein da teknologiaren ikuspuntutik ikasleen izan beharko luketeen jarrera arduratsua?