Mostrando entradas con la etiqueta Berriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Berriak. Mostrar todas las entradas

domingo, 14 de diciembre de 2014

Lau eta erdikoa



FINALA GALDUTA

Aimar Olaizola: 'Irujok merezimendu osoz irabazi du'



Txapelketa osoan zehar nabaritutako 'nekea' sentitu duela onartu du Olaizola II.ak. Hala ere, Goizuetako pilotariak ez du uste adin kontua denik.

Juan Martinez de Irujo zoriondu du Aimar Olaizolak, Lau t´erdiko txapeltektako finala haren kontra galdu ostean (22-17), eta "merezimendu osoz" irabazi duela aitortu du. Aurten ere hiru txapelak eskuratuta, "historia" egin du Irujok, Aimarren ustez.
Goizuetakoa ez da ondo ibili finalean. Txapelketa osoan zehar esandakoari jarraiki, "nekatuta" egon da Aimar Olaizola, baita finalean ere. "Ongi ez zaudenean, beste modu batez jokatu behar duzu", esan du pilotariak. Gauzak horrela, beste modu batez jokatzen saiatu da Olaizola, baina ezin izan dio Irujoren aurka ezer egin.
"Hainbeste huts" egin izanaz damutu da Aimar Olaizola. Hala ere, ez du uste "adin kontua" denik. "Espero dut ezetz", gehitu du.

lunes, 8 de diciembre de 2014

Musika talde berria

GUDA DANTZA-ren diska berria salgai!




Alain (abeslaria), Xabi (baxujolea), Basañez anaiak(Jon:tronpetajolea eta Ander:baxujolea)eta Maguregi anaiak (Jon:kitarrajolea eta Iker:bateriajolea eta koroen abeslaria) gazteez osatutako SKA talde honek "Aro Berria" izeneko diska berria plazaratu du Azaroaren 18an, hortaz, urte honetako Durangoko azokan gogotsu izan dira diska berriak saltzen eta hori gutxi bada ere kontzertu bat eskaini dute 2014ko Abenduaren 8an honako diska honen abestien berri izateko.
Guda Dantza


sábado, 6 de diciembre de 2014

Durangoko azoka

Hiru egun intentso bizi izan ditugu eta laugarrenari ekin aurretik, hona hemen aurtengo Azokaz prentsaurrean egindako balorazioaren laburpena.
Balorazio prentsaurreaAzokaren zenbakiez aparte, azoka zelan joan den da garrantzitsua. Azokak entzun egin du, inoiz baino gehiago, berba eman dielako kulturgintzako protagonistei. Azokan berba egin da hizkuntza hautuaz, sostengu ekonomikoaz eta transmisioaz (egingo da, egunean zehar). Azoka bizi egin da, eta bizipen anitzez bete dute gogoa bisitariek. Azoka busti egin da, euriarekin, bai, baina baita pertsona asko eta askoren lanarekin. Azoka bete egin da sorkuntzaz.
Datuetan sartzen hasita: dagoeneko (goizeko 10:00etan) iazko bisitarien kopurua gainditu dela aipatu daiteke, bereziki, Ikasle Egunean antolaketan egin den ahaleginak erantzun ona izan du, iazko joan-etorrien kopuruak bikoiztu egin direlako.
Gogoetaren plazan, sektorearentzako beharrezkoak diren hausnarketak entzun dira, jendeak ondo erantzun du eta arretaz entzun ditu orain artekoak. Baina, datorren urtera begira, sektorearekin aurretik egon eta eurei zuzen zuzenean eragiten digun gaiak lantzeko beharra igartzen dugu.
Azoka berriro izan da arrakastatsua. Arrakastatsua izan da, sektoreari lagundu diolako sorkuntza eta produkzioa ikusgarri egiten eta salmentei eutsi egin zaielako. Arrakastatsua izan da sortzaileen eta publikoaren arteko harremana estutzen lagundu duelako. Eta arrakastatsua izan da, antolatutako ekitaldiak ikus-entzulez bete egin direlako.
Kulturaren Plazaren ibilbidea
Durangoko Azokak eskaintzen duen ibilbidean sortzaileak eta publikoa parez-pare egoten dira. Horrek izaera berezia ematen dio Durangori eta horregatik sortzaileek euren lekua dela sentitzen dute azoka. Szenatokitik, hori nabarmendu dute: sortzaile eta ikusleen arteko harremana eta sortutako giroa antzezlanetan eta aurkezpenetan.
150 ekitaldiko eskaintzari esker, egitarau oso bati begira dator. Azokazaleak, beraz, Durango Hiriak eskaintzen dien kultur ibilbidea irudikatu du bere buruan eta hori garrantzitsua da. Irudienean, ordu guztietan ez, baina bete egin da egunero zine aretoa. Saguganbarak gainezka egin du behin baino gehiagotan. Kabi@n ere kultura digitala gero eta garrantzia handiagoa

hartzen ari dela ikusten dute.
Topagune den heinean, Plateruenak azokazaleak hartu ditu goizetik gauera, eta gaueko kontzertuak eta ikuskizuna arrakastatsuak izan dira. Azoka TBk aurten platoa eta programazio propioa eduki ditu, azoka amaitzerako 32 saio ekoitziko ditu zuzenean. Elkarlana estua izan da erreferentziazkoak diren hiru hedabideren artean, gainera: Goiena, EITB eta Hamaika Telebista.
Ahotseneak aurten bi karpa ipini ditu, sortzaileen eskari kopuru handiagatik. Erantzuna eman diogu beharrizanari eta ekitaldi gehienak ikus-entzulez bete dira. Hurrengo urtera arte daukagu astia patxada gehiagoz lantzeko gaia da baina batez ere parte hartzea da nabarmentzekoa.
Industria, pozik
Amets Rodrigez (Musika Industria Elkartea), gustora agertu da: salmentak mantendu dira, batez ere proposamen berriei esker, eta Ahotseneak egitaraua handitzeak lagundu du, adierazi duenez. Olatz Osak ere (Euskal Editoreen Elkartea) balorazio positiboa egin du, jendea etorri delako eta salmentak iazko kopuruetan mantendu direlako, esan duenez. "Eskerrak antolatzaileei, gero eta azoka aberatsagoa antolatzen da; eskerrak jendeari, babesagatik".
Konpontzekoak ere bai
Kulturaren plazak ibilbidea txukun egin du. Balorazioa oso positiboa da, baina dimentsio honetako ekitaldi baten izaten dira konpondu beharrekoak. Proiekzio batzuk ez dira nahi ziren kalitatean eman eta horrek sortzaile batzuk mindu dituela badakigu eta barkamena eskatu nahi genieke publikoki.
Eguraldia ez da gure esku dagoen zerbait eta aurtengo euri zaparraden ondorioz izan ditugu arazo batzuk itoginekin. Arazoari momentuko erantzuna eman badiogu ere, dagokiona badago jakinaren gainean konponbidea emateko. Leku batetik bestera egon den tenperatura aldaketa handiak ere zeresana eman du. Datorren urtera begira, beraz, bada hobetu beharrekoen zerrendan apuntatzekoa.
Sektorearen erreferente da Duragoko Azoka. Hitz egin dugu euretako askorekin aurtengo edizioa zelan bizi izan duten jakiteko. Eta guztiak bat datoz ideia nagusi batekin: kultur sorkuntza eta industriaren produkzioa bistaratzeko plaza ezinbestekoa bihurtu dela Azoka.
Datorrena, 50. edizioa
Egun osoa falta da Azokak ateak itxi aurretik. Baina hasi gara aurrera begirakoak aztertzen. Finantziazioari dagokionez, aurten hasitako lanketa ez dela amaitu esan dezakegu. Kulturgintzan eragin eta batez ere gazteak erakarri nahi baditugu luzera begira egin behar dugu lan. Denon artean lortu behar dugu kultura bultzatzea neurriko inbertsioak eginez.
Bestetik, 50 urte beteko ditu Durangoko Azokak datorren urtean eta Gerediaga Elkarteak ere bai. Ospakizun handia izatea gustatuko litzaiguke. Baina era berean, eta atzera begira jarriko garen arren, etorkizuneko Azokaren antolakuntzan etengabeko hobekuntza oinarri izatea lehenetsiko dugu.
Amaitzeko, eskerrak guztiei: Gerediaga Elkarteko langile eta bazkideetatik hasita. Eskerrik asko guneetako ordezkariei. sortzaileei, industriari eta publikoari. Aipatu ditudan guztiak barik, ez litzateke horrelako Azokarik egingo.

viernes, 28 de noviembre de 2014

Etorkizuneko EHU

«Etorkizuneko EHU» abian da

Zentroen berrantolaketa babes handiarekin onartu du unibertsitateak: 28 boto aldeko izan dira, eta lau kontra.
Orain 31 zentrotan antolatuta dago EHU, eta hogeitan bilduko dituzte
2014-11-28 / Garikoitz Goikoetxea



Ezustekorik ez da izan: zentroak berrantolatzeko proposamenari baietza eman dio EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. Errektore taldearen proposamenak aise pasatu du gobernu kontseiluko azterketa: 28 boto jaso ditu alde, lau aurka, eta hiru abstentzio. Iñaki Goirizelaia errektoreak «historikotzat» jo du urratsa: «Etorkizuneko unibertsitatea hemendik antolatuko dugu». Zentroen antolaketa berria ezinbestekoa dela errepikatu du errektoreak azken hilabeteetan, eta, behin hori lortuta, argi utzi du lehen pausoa soilik dela: «Asko dago egiteko».
Unibertsitate publikoa 31 ikastegitan antolaturik dago orain, eta egitura aldaketarekin hemeretzitan bilduko dituzte. Nolanahi ere, denera hogei zentro izango dira, Master eta Doktorego Eskola gehituta. 2016-17ko ikasturtean izango da martxan egitura berria.
Maiatzean aurkeztu zuen proposamena errektoretzak, eta eztabaidan murgilduta egon da unibertsitatea harrezkero. Aldaketak dituzten zentroetan nabaritu da batez ere. Aurkako txostenak egin zituzten bederatzik, eta lau zuzenketa iritsi ziren atzo gobernu kontseilura; ez bateratzeko eskatu zuten lau fakultatek. Atzera bota zituzten denak, alde handiz.
Atzokoaren ostean, hiru pauso falta dira: fakultateak batuta sortu dituzten ikastegien izenak zehaztea, EHUko Gizarte Kontseiluak onartzea, eta Eusko Jaurlaritzak behin betiko baietza ematea.
Ikastegi sendoagoak
Planteamenduari eutsi dio Goirizelaiak: zentro handiagotan bildu behar da unibertsitatea. Argudioak: «masa kritikoa» behar da ikerketarako, ikastegiek «erreferente» izan behar dute, eta nazioartekotu beharra dago. «Oraingo egiturarekin, arazoak dauzkagu».
Prozesuan apenas azaldu duen arrazoi bat ere zeharka aipatu du errektoreak: legea. Hala esan du: «Beharrezkoa da karrerak segurtasunez egin ahal izatea». Madrilek iragarria du doktore portzentajeak ezarriko dituela fakultateentzat, eta kopuru horiek betetzeko arazoak dauzkate EHUko zenbait zentrok; doktore portzentajea izan da zein zentro elkartu erabakitzeko irizpideetako bat.
Berrantolaketa pauso bat dela agerian utzi du Goirizelaiak. Egiaz zer asmo ote duen, susmo batzuk hedatu dira unibertsitatean. Bat, langileak gutxituko ote dituzten. «Berrantolaketak ez du eraginik izango lanpostuetan», erantzun du errektoreak. Hori bermatzeko, akordioa egin du LAB, EILAS eta UGT sindikatuekin. Nabarmendu du gastuak jaistea ez dela asmoa, nahiz eta aginte postuak gutxituko diren. ELAk ez du sinatu, eta salatu du benetako parte hartzerik gabe egin dela prozesua. Beste susmoa, ikasketen antolaketa. «Eskaintza akademikoan ez du eragingo», esan du Goirizelaiak. Aitortu du, hala ere, urte batzuk barru alda daitekeela eskaintza, «gizartearen beharren arabera».
Adostasun handia izan dela nabarmendu du errektoreak, eta indartuta atera dela EHU. Baina bidean gorabehera batzuk izan direla ere agerian utzi du. «Guztia ongi taxutu beharko dugu orain»

domingo, 9 de noviembre de 2014

Korrika lasterketa







Hernandez eta Veiga garaile Behobia-Donostian


30.000 korrikalarirekin, aurten ere arrakastatsua izan da atletismoko herri karrera.





Hernandezek lasterketa erdian jo du erasoa. Ordura arte beste hiru korrikalarirekin aritu da, baina bere burua indartsu ikusi eta aurrera egin du. 1.01.40ko denbora egin du Kanaria uharteetako korrikalariak. Behobia-Donostia lasterketa 09:30ean hasi da, gurpil aulkietako probarekin. Ordu erdi geroago abiatu da lasterketa nagusia. Berehala osatu da aurreko korrikalarien taldea. Bost ziren orduan, baina Gaintxurizketan Rafa Iglesias atzean geratu da.
Hernandez, Leunda, Fernandez eta Villalobos geratu dira bakarrik aurrean, eta nahiko garbi zegoen euren artean jokatuko zutela lehen postua. Errenterian, baina, Hernandezek indartsu eraso eta ihes egin du.
Sei mila emakumek parte hartu dute lasterketan, eta Vanessa Veiga izan da lehena.

viernes, 24 de octubre de 2014