Astekari honetan IKT-ko saio praktikoan egiten dudanaren berri emango dut.
2014KO URRIAREN 24A
Gaur Bloggaren sorrera egin dugu Xabiren laguntzaz.
Lehendabizi, Blogger hitza bilatu dugu eta bertan klik eginez gure gmail
kontuan sartu ostean blog bat sortu dugu. Nire kasuan, musika eta kirolak
hezkuntzarekin duen harremana ikertu nahi dudanez, izen hori jarri diot nire
Blogari.
Ondoren, blogaren inguruko funtzionamendua ikasi
dugu:
- Sarrera berri bat nola sortzen den
- Egindako sarrerei etiketak nola jartzen zaizkion gure sarreren edukiak sailkatuta izateko.
- Bideo bat nola argitaratzen den
- Irudi bat nola argitaratzen den
2014KO URRIAREN 30A
Gaurko saioan gure ikaskideen
blog-ak ezagutu ditugu, eta horrez gain, haien kontuan gorde ditugu. Ekintza
hau gauzatzeko pausu hauek jarraitu ditugu:
-Lehendabizi, blogaren diseinuan
sartu gara.
-Gero, gadget bat gehitu dugu.
-Ondoren, lista de enlaces
bilatuz, orrialde berri bat aterata titulu bat jarri dugu, kasu honetan
Ikaskideak.
-Jarraian, ikaskideen
izen-abizenak eta haien blogaren URL-a gorde dugu.
-Azkenik, dokumentua gorde egin
dugu.
Geroago, feed bat nola egiten den ikasi dugu. Horretarako, hezkuntza saileko interneteko linka kopiatu behar dugu gadget berri batean, feed bilatuz eta ondoren gorde egingo dugu.
2014KO URRIAREN 31A
Gaur blog-aren inguruko
informazioa bilatu dugu interneteko web-orrialde desberdinetan. Geroago, taldeak
sortu ditugu eta guztion artean bildutako informazioarekin aurkezpen bat sortu
dugu.
Blog-aren inguruan, haren
informazioa, ezaugarriak, zertarako erabiltzen den eta arriskuak zehaztu
ditugu. Hortaz, taldekideen aurkezpenak entzun eta gero, gure txanda izan
denean lana aurkeztu dugu.
2014KO AZAROAREN 13A
Gaur word aplikazioak eskaintzen
dituen abantaila asko ikasi ditugu: atalak nola zenbatu, iruzkinak nola
txertatu...
Azalpenak entzun ondoren,
internetetik ateratako tesu bat testu akademiko bat bihurtu behar izan dugu eta
binaka egin dugun aktibitatea izan da.
Saio honen bitartez, word-ak
eskaintzen dituen hainbat erabilera ezagutu ditut, etorkizunean egingo ditudan
lanetan oso erabilgarriak izango direnak.
2014KO AZAROAREN 14A
Gaurko saioan taldeka egin
beharreko aktibitatearekin hasi gara. Irakasleak lanean egin beharrekoen
azalpenak eman ondoren eta ekin baino lehen, taldeka hausnarketak egin
ditugu.
Taldean hausnartutakoa laburbilduz, taldekideak txostenaren hasieran agertzen diren egoeretan egon garela hitz-egin dugu, beraz argi eta garbi ulertzen ditugu azaldutako egoerak.
"Los jetas eta los pasotas" testua irakurri ondoren, gure ingurugirora egokitu dugu istorioa eta egia esan, halako pertsonen berri izan dugu.
Hausnarketa hauek burutu ondoren, talde lanean hasi gara. Proiektu lana egiten, hain zuzen. Hasteko Sites bat sotu dugu. Jarraian, proiektua egiteko gidan dakarren moduan, talde fitxa eta lehenengo akta sortu dugu. Amaitzean, bi dokumentuak sites-era igo ditugu.
2014KO AZAROAREN 20A
Gaurko saioan ikastetxe bateko
egoera baten berri izan dugu, non IKT-aren gutxienezko erablieraren kexa
planteatzen da. Gure zeregina, mapa kontzeptual bat egitea izan da, azalpen
guztiaren elementuak kontuan hartuz.
Hori egin eta gero, planteatzen diren galderen erantzunak idatzi behar izan dugu, hau da, hipotesiak formulatu ditugu eta azkenik, egindako egindako lana sitesera igo dugu.
2014KO AZAROAREN 21A
Gaur gaitasun digitalaren
kontzeptua aztertu dugu, horretarako, gidan agertzen ziren zenbait
link-etan klik eginez, behar genuen informazioa lortu dugu. Lehendabizi,
gaiatsun digitalaren definizioa, haren elementuak, ezaugarriak baita haren
abantailak ere. Beraz, lortutako informazio horrekin mapa kontzeptual bat
burutu dugu popplet aplikazioa erebiliz.
Ondoren, gaitasun digitalaren dimentsioak aipatu ditugu, eskolarako ondorioak azaldu ditugu, hausnarketa labur bat plazaratu dugu eta azkenik, eratorritako informazioaren iturriak azaldu ditugu, hots, bilbiografia egin dugu. Beraz, pauso hauek jarraitu ditugu:
- Eskolarako ondorioak.
- Hausnarketa.
- Bibliowebgrafia
- Eskolarako ondorioak.
- Hausnarketa.
- Bibliowebgrafia
2014KO AZAROAREN 27A
Gaurko saioan, delicious-en
kontu bat ireki dugu nik eta nire taldekideek. Bertan, IKT-en integrazioari buruzko informazioa
bilatu dugu, hots, Eusko Jaurlaritzak nola jorratzen duen honako gai hau.Hau
da, aurreko aktibitatean ikusi dugun legedia nora aplikatzen da hezkuntzaren
errealitatean eta horrez gain, planik ba al dagoen horretarako ere aztertu
dugu.
Informazioa bilatu behar izan dugu
eta informe bat egin.
Hori egin eta gero, gaitasun digitala lantzeko
sarean dagoen materiala aztertu dugu. zerrenda bat erabiliz baina geuk
ere bilatu egin behar izan dugu. Guztira, kide bakoitzak bi aztertu behar izan
ditugu.
2014KO ABENDUAREN 11A
Gaurko
klasean, proiektuko zazpigarren atala burutu dugu, hots, eskola bateko
egoeraren azterketa egin dugu. Horretarako, eskolaren ezaugarri
nagusiak, hau da, osatzen duen ingurune sozioekonomikoa eta
soziokulturala aztertu dugu. Geroago, eskolaren azpiegiturei buruzko
informazio txiki bat erraztu egin dugu, guretzat esanguratsua izan da
hori zehaztea hurrengo atalak errazago ulertzeko.
Hori
egin eta gero, eskolaren zerbitzuak zehaztu ditugu; bertan, informatika
gelaren zerbitzua gailendu nahi izan dugu eta horretarako letra beltzez
jarri egin dugu. Eskolako datu zehatzei buruzko informazioa
txertatzerako orduan, ikasle kopurua eta behar bereziko ikasleen kopurua
zehaztu dugu.
Eskolako
errekurtso digitalen egoera izan da nire ustez atal honetako
garrantzitsuena, bertan, eskolak prest dituen baliabideak ezagutzen
direlako, esate baterako, informatika gela bi dauzkala eta bertako gela
bakoitzean hogei odenagailu daudela.
Azkenik,
ikasgelaren ezaugarria eta haren baliabide tenkologikoen ezaugarriak
zehaztu ditugu, eskola 2.0-ko ordenagailuei berebiziko arreta eskainiz.
2014KO ABENDUAREN 12A
Gaurko
saioan, proiektuaren zortzigarren atala landu dugu. Atal honetan
material bat diseinatu beharko dugu, kasu honetan blog bat. Blog honi,
"IkastenIkasten" izena jarri diogu eta haren funtzionamendua eta
helburuak zehaztu ditugu. Blog hau ikasle guztientzako izango da, hots,
guztiek izango dute eraldatzeko baimena eta horretarako pasaitza emango
zaie, horrela haiek informazio gehigarria txertatzeko eskubidea izango
dute.
Helburuen
artean, nire ustez garrantzitsuenak hauexek dira: interneten informazio
fidagarria lortzen ikastea, talde lana sustatzea, norberaren autonomia
lantzea eta hizkuntza desberdinekin kontaktuan egotea.
2014KO ABENDUAREN 18A
ckmef
Gaurko
saioan, gure taldekideek egindako aurkezpenak erreparatu ditugu. Jon, Agueda, Hilargi, Jon, Jon eta Marinak haien ondare kulturalari buruz hitz-egin digute. Hori egiteko, power pointa erabili dute baliabide gisa haien udalerrietako esanguratsuak diren ondareak erakusteko.
Horrez gain, modulu lanaren aurkezpen bat ere egon da, Aitziber, Izaro, Dani, Asier, Alazne eta Aimarren eskutik. Bertan, XX. Mendearen hasierako egoera bat azaltzen zen Bermeon, bertako bizimoduari buruzko ezaugarri batzuk azalduz, esate baterako, gizonen bizimodua eta haien ogibidea, arrantzatzea, alegia.
Horrez gain, modulu lanaren aurkezpen bat ere egon da, Aitziber, Izaro, Dani, Asier, Alazne eta Aimarren eskutik. Bertan, XX. Mendearen hasierako egoera bat azaltzen zen Bermeon, bertako bizimoduari buruzko ezaugarri batzuk azalduz, esate baterako, gizonen bizimodua eta haien ogibidea, arrantzatzea, alegia.
2014KO ABENDUAREN 19A
mGaurko saioan, gure taldekideek egindako aurkGaurko saioan, gure taldekideek egindako aurkezpenak erreparatu ditugu. Jon,
Gaurko eskola praktikoan, gure taldeari egokitu zaio landutako proiektua aurkeztea, horretarako, drivean landutako power pointa erabili dugu baliabide bezala eta hori egin eta gero ikasleentzako blog-a azaldu dugu, nola antolatuta dagoen, zer helburu dituen, nola kudeatzen den...
Ekaitz hasi da aurkezpena egiten, taldekideen izenak esan ditu eta ondoren, bakoitzak zer azalduko duen zehaztu du. Gero, ni hsi naiz, eskolaren testuingurua zehaztuz hainbat ezaugarri azalduz: zenbat ordenagailu eta ordenagailu-gela dituen aipatuz, klasean aurkitu daitezken baliabide tekonologikoak nabarmenduz... Jarraian Josu hernaez hasi da eskolaren ezaugarri orokor batzuk azalduz eta eskolaren antolaketarekin amaitzeko, Aingeruk laburpen orokor bat egin du.
Azkenik, Josu Isasik, ikasleentzako blog-aren proiektua azaldu du: zertan datzan, zer nolarko erabilera izango duen eta zer motatako helburuekin planteatzen den.
, Hilargi, Jon, Jon eta Marinakezpenak erreparatu ditugu. Jon, Agueda, Hilargi, Jon, Jon eta MarinakfkEkaitz hasi da aurkezpena egiten, taldekideen izenak esan ditu eta ondoren, bakoitzak zer azalduko duen zehaztu du. Gero, ni hsi naiz, eskolaren testuingurua zehaztuz hainbat ezaugarri azalduz: zenbat ordenagailu eta ordenagailu-gela dituen aipatuz, klasean aurkitu daitezken baliabide tekonologikoak nabarmenduz... Jarraian Josu hernaez hasi da eskolaren ezaugarri orokor batzuk azalduz eta eskolaren antolaketarekin amaitzeko, Aingeruk laburpen orokor bat egin du.
Azkenik, Josu Isasik, ikasleentzako blog-aren proiektua azaldu du: zertan datzan, zer nolarko erabilera izango duen eta zer motatako helburuekin planteatzen den.
No hay comentarios:
Publicar un comentario