sábado, 20 de diciembre de 2014

IKT-ko ebaluazioa


NIRE AUTOEBALUAZIOA IKT-an
Ikasgai honetan asko disfrutatu egin dut, ordenagailuen erabilera  desberdinak ezagutu ditut eta zenbait programa berri ere ezagutu ditut, esate baterako, sites, blogger, powtoon eta popplet bezalako programak. Nabarmentzekoa iruditzen zait klasean egindako blog partikularrak eskaintzen dituen askatasun eta aukera zabalak, behin bakoitzak nahi zuen gaia aukeratuta, gai hartako informazioa sartzeko inolako araurik ez egotea alegia, eta bakoitzak nahi adina informazio sartzeko aukera izatea.



Programa berriak ezagutzeaz aparte, jada ezagutzen nituen programen baliabide edo aukera berriak ikasi ditut, adibidez, word-ean dauden hainbat abantaila ezagutu ditu, hala nola, orri-jauzia egitea, oharrak jartzea edota estekak behar diren bezala jartzea. Gainera, sites-en trasteatzeko eta bertan gure lanak aurkezteko erreminta interesgarria iruditu zait, horrela, plataforma desberdinak ezagutzeko.



Azkenik, laburbiltzeko esan beharko nuke IKT-ko irakasgai honetan ordenagailuekiko trebetasuna garatzeko balio izan baldin badit ere, nire ekimenerako eta autonomiarako garapenean ere eragin oso positiboa izan duela eta hori gutxi bada ere, independentzia maila altuagoa izaten lagundu dit beste irakasgai batzuetako lanei aurre egiterako orduan.



IKASKUNTZA GURPILEKO TALDEKO KOEBALUAZIOA

Orokorrean, oso gustora sentitu naiz egokitu zaidan taldearekin, oso ondo funtzionatu dugu lana koordinatzerako orduan eta gure artean errespetuzko tratua egon da beti. Gainera ez dugu inolako arazorik izan lana antolatzeko eta kudeatzerako orduan, beraz, inolako talde-arau ezta akordiorik egin gabe talde barneko funtzionamendua apartekoa izan da.



Azkenik, izan ditudan taldekideak pasaden urtean zenbait lanetan koinziditu ginenez, jada ezagutzen ginen eta horrek gure arteko antolaketa asko erraztu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario