jueves, 6 de noviembre de 2014

4.SAIOA (Azaroak 6)

Gaurko saioan ez dugu IKT teoriako kontzeptuak jorratu Modulu astea hasi delako. Beraz, taldekide berriekin bildu naiz eta lantzeko gai berriarekin hasi gara, ondare kulturala, alegia.

Beraz, nire inguruneko kultura ondareari buruzko informazioa bilatu dut, hau da, Getxoko kultura ondareari buruz. Kultura ondarea egoki aztertzeko lehendabizi testuinguru pribatutik hasi behar da ikertzen: nire kasuan, aita ezkerraldekoa da, Santurtzikoa konkretuki eta ama aldiz, Leioakoa.

Gero, herriaren inguruneari buruzko informazioa bilatu dut Getxo.net izeneko web-gunean. Kultura ondare desberdinen informazioa topatu dut: Portu Zaharraren sorrera, punta galdeako Forteari buruzko historia edo "Aixerrota" deituriko haize-errotaren zergatia eta urteak urte izan dituen funtzio desberdinak.

Hona hemen zenbait informazio:

No hay comentarios:

Publicar un comentario