jueves, 30 de octubre de 2014

3.SAIOA (Urriak 30)


Gaurko klasean, aurreko klaseetan azaldutakoa berriz ere lantzen egon gara, klasea aurrera eramateko maila genuen ikusteko ala ez, horrela, ikaskide batzuek izan duten zalantza batzuk argitzeko, Alaitzen (irakaslearen) laguntzarekin.

Hori egin eta gero, irakasleak aproposa deritzon bideo bat erakutsi digu. Bideo honetan,  Maria Acasok hezkuntza disruptiboaren gaiari buruzko kritika azaldu du.

Klasearen amaieran, taldeka bildu gara eta proiektu berriari buruzko lana antolatzen hasi gara, orduan, ni Naia, Maria eta Jonekin bildu naiz eta lana egiteko zenbait planifikazio zehaztu ditugu, hauek izan dira garrantzisuenak:

  • Taldekideen artean egongo den tratuari buruzko arau finkoak
  • Gure artean erlazionatzeko tresnak zehaztea: whatssap
  • Lanak egiteko epeak finkatzea 

Honako bideo hau izan da klasean ikusitakoa:

No hay comentarios:

Publicar un comentario