Hernandez eta Veiga garaile Behobia-Donostian
30.000 korrikalarirekin, aurten ere arrakastatsua izan da atletismoko herri karrera.
Hernandezek
lasterketa erdian jo du erasoa. Ordura arte beste hiru korrikalarirekin
aritu da, baina bere burua indartsu ikusi eta aurrera egin du.
1.01.40ko denbora egin du Kanaria uharteetako korrikalariak.
Behobia-Donostia lasterketa 09:30ean hasi da, gurpil aulkietako
probarekin. Ordu erdi geroago abiatu da lasterketa nagusia. Berehala
osatu da aurreko korrikalarien taldea. Bost ziren orduan, baina
Gaintxurizketan Rafa Iglesias atzean geratu da.
Hernandez, Leunda, Fernandez eta Villalobos geratu dira bakarrik aurrean, eta nahiko garbi zegoen euren artean jokatuko zutela lehen postua. Errenterian, baina, Hernandezek indartsu eraso eta ihes egin du.
Sei mila emakumek parte hartu dute lasterketan, eta Vanessa Veiga izan da lehena.

No hay comentarios:
Publicar un comentario