Gaurko saio teorikoan ikaskideen aurkezpenekin jarraitu dugu. Nabarmentzeko,
gaurkoan, gure taldeari lanaren aurkezpena egitea ere egokitu zaigula.
Aurkezpenerako erabilitako baliabidea emaze izan da. Aurkezpenari
dagokionez, taldekide guztiak urduri egon arren, aurkezpena aurrera
atera dugu eta entretenigarria egin dugu, egokitu zaigun gaia
astuna izan baita ere. Hortaz, proposamenak erabilgarriak eta egokiak
izan dira, hezkuntzaren hainbat arlo garrantzitsu landu egin ditugulako.
Gainera, gaurko aurkezpenetan askotariko era berriztagarriak erabili dira, pertsonalki ezagutzen ez nituen batzuk ere, adibidez ez nuen PowToon-aren berri. Beste batzuk, ordea ezagutzen nituen jada (Power Point, Prezi...).
Dibertsitate guzti hau ona da klasearen garapenerako baina hala eta
guztiz ere, jendea nahiko aspertuta ikus dezakegu mota honetako
saioetan, sarritan hitz asko errepikatzen direlako eta aurkezpenak
monotonoak egiten direlako.
Hausnarketa moduan esan nezake, taldekide guztiek lan handia egin
dutela haien lanak eta aurkezpenak prestatzeko. Baina azkenenan, ondo kudeatu dira lan dexentea aurkezteko.
Azkenik esan nahi nuke, irakasleak esan duen moduan, taldeek baliabide egokiak erabili dituztela aurkezpenak egiteko. Hau da, ikaskideek hainbat ezagutza, trebetasun eta ekimen dituztela forgatu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario