jueves, 30 de octubre de 2014

3.SAIOA (Urriak 30)


Gaurko klasean, aurreko klaseetan azaldutakoa berriz ere lantzen egon gara, klasea aurrera eramateko maila genuen ikusteko ala ez, horrela, ikaskide batzuek izan duten zalantza batzuk argitzeko, Alaitzen (irakaslearen) laguntzarekin.

Hori egin eta gero, irakasleak aproposa deritzon bideo bat erakutsi digu. Bideo honetan,  Maria Acasok hezkuntza disruptiboaren gaiari buruzko kritika azaldu du.

Klasearen amaieran, taldeka bildu gara eta proiektu berriari buruzko lana antolatzen hasi gara, orduan, ni Naia, Maria eta Jonekin bildu naiz eta lana egiteko zenbait planifikazio zehaztu ditugu, hauek izan dira garrantzisuenak:

  • Taldekideen artean egongo den tratuari buruzko arau finkoak
  • Gure artean erlazionatzeko tresnak zehaztea: whatssap
  • Lanak egiteko epeak finkatzea 

Honako bideo hau izan da klasean ikusitakoa:

Hezkuntzaren aireberritzea


IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Lehendabizi, testuaren laburpen txiki bat eskainiko dugu:
Materiala pentsamenduaren gainetik jartzen da. merkatu bakarra izateaz gain, aitortu behar da globalizazioak dakarrela gizarte eta kulturak bateratzea.inoiz baino komunikabide gehiago daude, ez dago argi, ordea, inoiz baino hobea ote den gure arteko komunikazioa. Marc Prenskyk zioen moduan, gaur egungo haurrak teknolo- gietan natibo dira, natibo digitalak alegia.artikulu honetan txertatu ditugu beren printzipioak berdintsuak direlako eta ikasleen ikaste esanguratsurako baliabide interesgarriak direlako:blogak edo weblogak,wikiak, webquestak, marka-gune sozialak, podcastak, mapa kontzeptualak, bideojokoak eta software didaktikoak...
Artikuluari amaiera emateko, berriz ere azpimarratu nahi dugu teknologia ikusten dugula hezkuntza eredua aireberritzeko aitzakiatzat. Beraz, jarrera arduratsuak erantzun beharko lioke hezkuntzaren ikuspegi jakin bati, eta, bidenabar, aintzat hartu beharko lituzke Web 2.0aren filosofiarekin batera datozen zenbait balio, partaidetza, lankidetza eta komunitatearekiko irekitasuna kasu, baita software libreari dagokionez ere.
 Hitz gakoak:
 

  •  Gizartea
  •  Informazioa
  •  Teknologia
  •  Hezkuntza
  •  Tresna

 Bi galderak:

Nola lortu alfabetatze digitala adin guztietako gizabanakoetan?
Zein da teknologiaren ikuspuntutik ikasleen izan beharko luketeen jarrera arduratsua?

 

viernes, 24 de octubre de 2014

jueves, 23 de octubre de 2014

2.SAIOA (Urriak 23)

Gaurko saio teorikoan IKT-ak aztertu ditugu esparru edo inguru bakoitz batzuen inguruan.
Gaur greba eguna izan dela eta, oso jende gutxi etorri gara bai saio teorikora, baita gai praktikora ere.


Klaseko partaide gehienen asistentzia falta dela eta, Alaitzen ezin izan du planifikatutako edukiekin aurrera egin, horregatik, lauhilabetean zehar egiteke dauden zereginei, lanei eta entregableei buruzko hitzaldi orientatiboa eskaini digu.

Ikaskuntza gurpila izeneko proiektua burutuko dugu taldeka, eta hori egin eta aurkeztu eta gero, gainerako taldekideen lana ebaluatu behar izango dugu.



Azkenik, nire buruari begira esango nuke lan dexente eta nahasia bada ere, erronka bat izango balitz bezala hartu dudala eta lan guztiei ekiteko motibazio handia sentitzen dudala.

jueves, 16 de octubre de 2014

1.SAIOA (Urriak 16)


Gaurko klasean, IKT-ko lehen klasea izan da, irakasgaiaren aurkezpena jaso dugu irakasleak IKT-ri buruzko metodologia azaldu digun bitartean eta irakasgaian jorratuko diren arlo garrantzitsuenak aipatuz.

Isilean geratu gara begiak itxita eta Power-point batean ikusitako aurkezpen batean gero IKT-ri buruzko erreflexioak egiteko, hots, irakasgai honi buruz hausnartzeko.

Lauhilabete honetan burutuko ditugun lanak azaldu digu irakasleak eta lan hauek baloratzeko irizpideak ere azaldu ditu. Horrez gain, egela plataforma berriaren aurkezpena egin digu, pasaden urtean Moodle deitzen zena alegia.