IKTak, hezkuntza
aireberritzeko
aitzakia
Lehendabizi, testuaren laburpen txiki bat eskainiko dugu:
Materiala pentsamenduaren gainetik jartzen da. merkatu
bakarra izateaz gain, aitortu behar da globalizazioak
dakarrela gizarte eta kulturak bateratzea.inoiz baino komunikabide gehiago daude, ez dago argi, ordea, inoiz baino hobea ote den gure arteko
komunikazioa. Marc
Prenskyk zioen moduan, gaur egungo haurrak teknolo-
gietan natibo dira, natibo digitalak alegia.artikulu honetan txertatu ditugu beren printzipioak
berdintsuak direlako eta ikasleen ikaste esanguratsurako baliabide interesgarriak direlako:blogak edo weblogak,wikiak, webquestak, marka-gune sozialak, podcastak, mapa kontzeptualak, bideojokoak eta software didaktikoak...
Artikuluari amaiera emateko, berriz ere azpimarratu
nahi dugu teknologia ikusten dugula hezkuntza eredua aireberritzeko aitzakiatzat. Beraz, jarrera arduratsuak erantzun beharko lioke
hezkuntzaren ikuspegi jakin bati, eta, bidenabar, aintzat
hartu beharko lituzke Web 2.0aren filosofiarekin batera
datozen zenbait balio, partaidetza, lankidetza eta komunitatearekiko irekitasuna kasu, baita software libreari dagokionez ere.
Hitz gakoak:
- Gizartea
- Informazioa
- Teknologia
- Hezkuntza
- Tresna
Bi galderak:
Nola lortu alfabetatze digitala adin guztietako gizabanakoetan?
Zein da teknologiaren ikuspuntutik ikasleen izan beharko luketeen jarrera arduratsua?
No hay comentarios:
Publicar un comentario