AURKEZPENEN KOEBALUAKETA
1.Taldea:9
COBO
PEREZ, MIREIA
CORTES
GOIRI GARAZI
DE JESUS CASILLAS, MARIA
DE PRADO
ASIAIN, LEIRE
Talde
honek egindako aurkezpena nahiko entretenigarria izan zen, Informazioaren
gizartetik ezagutzaren gizarteraren gaia egokitu zaie eta nire ustez, nahiko
ondo egokitu dituzte jorratu beharreko arloak. Ahozkotasun
alderdiari erreparatuz, euskara maila oso egokia izan da aurkezpen osoan zehar.
Naturaltasuna nagusitu egin da, izan ere,
informazioa eta materia oso ondo menperatzen dutela demostratu dute, eta ikusi
da aurkezpena ez dela buruz ikasitako informazioa bat-batekoan esatea
besterik. Estrategia
desberdinak erabili zituzten jendearen arreta deitzeko eta horrekin, entzuleek
haria ez galtzea lortu zuten, hortaz, ebaluazio oso positiboa izan dela esan
beharko nuke.
2.Taldea:7,5
DIEGO
PRIETO, ESTER
DIEZ
GUERRERO, MAIDER
DIEZ
JAMBRINA, GONTZAL
EELES
DERTEANO, MIREN
Talde honen aurkezpena orokorrean ona izan da, tonu egokia
erabili dute eta nahiz eta jorratutako gaia pixkat aspergarria izan, ondo
defendatu dira azalpenak emateko orduan. Azalpenari
dagokionez, egokia izan da, baina formalegia agian. Hala ere, naturaltasunez
jardun dira aurkezpen osoan zehar eta transmititu duten informazioa
interesgarria, ordenatua eta zehatza izan da.
Aurkezpena egiteko prezi euskarri digitala erabiltzea
erabaki dute, eta horretarako klase orduetatik kanpo geratu dira.
Goikaldean, aurkezpena era entretenigarri batean burutu dutela esatean, honako
honi egiten genion erreferentzia: musika jarri dute aurkezpen osoan zehar,
fondo modura. Honek armonia giroa sortu du klasean eta ez-ohikotik at ateraz,
klasea adi egotera eraman du.
3Taldea:8
EGUIGUREN
GARCIA, ASIER
ELORRIAGA
URAZURRUTIA, JOANA
ESTRELLA
RUIZ, LARA
ZUBIARRAIN
ZABALA, NAIA
Nahiko lasai sumatu ditugu
hirurak aurkezpena egitera irten diren momentuan, eta gero ere, horretan
zebiltzala, ez dugu urduritasun punturik igerri. Aipatzekoa da, aurkezten ari
ziren heinean, taldekideak alboko mahaietan eseriz joan direla eta horrek
begitan jo digu, aspektu nebatibo moduan.
Alderdi ezberdinei erreparatuz, orokorrean
nahiko aurkezpen dezentea bete dute. Ahozkotasunari dagokionez, tonalitatea eta
argitasuna ona izan da, nahiz eta lotsa apur bat igerri egin den zenbait
partaideetan. Hala ere, 5 puntutik 4 puntuatuko genieke alderdi honetan.
Aurkezpenean emandako azalpena egokia izan da, baina bati, bereziki, nabaritu
egin zaio naturaltasun gehiagorekin egin duela, beste biekin alderatuz, agian
askatasun handiagoarekin hitz egiten duelako euskaraz. Hala eta guztiz
ere, eta irakurritako orrien eta diapositiben xehetasuna alde batera utziz,
espontaneidadea nagusi izan da.
Azkenik, lan hau egiteko Power-point-az baliatu dira eta
esan beharko nuke nahiko osatuta egon dela aurkezpena.
4.Taldea:8,5
ETXEANDIA
CONDE, AITOR
FERREIRO
GARCIA, MYKENE
GARCIA
ARRIOLA, EKAITZ IKIÑI
GARCIA
DURAN, MAITANE
Laukote honek bete duen aurkezpena
eguneko laugarrena izan da. Gure aburuz, nahiko ziur eta lasai aurkitu ditugu
taldekideak, aurkeztera zihoazen lana konfiantza osoz harturik. Klaseko giroa nahiko
desmotibatuta sentitu dugu, eta pentsaraztera eraman gaitu agian luzeegia
egiten dela egun berean aurkezpen luze asko entzutea. Egia esateko, lehenengo
ilaratako jendea nahiko adi egon da, errespetu osoa bermatuz aurkezten ari
zirenei.
Taldekideekin hizketan egon ondoren,
zenbait esparruri buruz mintza izan zaizkigu. Alde batetik, lanaren banaketa
egiterako orduan hartutako erabakiak azaldu dizkigute. Egokitutako materiala
testu bat eta bideo bat izanik, bikoteka jartzea erabaki dute eta bik testua eta
beste bik bideoa landu dute. Zailtasun batzuk suertatzearen ondorioz, pertsona
bakarrak landu du bideoa, izan ere, ingelesez baitzegoen eta beste bikotekideak
zailtasunak zituen hizkuntza honen ulermenarekin.
5.Taldea:7
GARCIA
GARCIA, NEREA
GARCIA
GONZALEZ, AINGERU
GARCIA
HUERGA, UNAI
GARCIA
MOLINA, JON
SAEZ
LINERO, DANI
Betetako lana oso egokia
izan da, izan ere, informazioa ordenatuta ageri izan da aurkezpen osoan zehar
eta erabilitako power point-aren huts egite gutxi batzuetaz aparte,
aurkezpenean landutako informazioa zuzena izan da zegokien gaiarekin
loturik.
Testu bakarra lantzea
egokitu zaio talde honi, eta lanaren banaketa egiterako orduan guztira zenbat orri dauden kontatu dute eta gero banatu egin
dituzte, bakoitzari 5 orri egokituz. Zozketa egin dute bakoitzak zein
orrialde landuko duen jakiteko. Honen ondoren, bakoitzak egokitu zaion zatiari
buruzko laburpena egin du eta ondoren, ideia nagusiak atera. Azkenik, bakoitzak
landutakoa diapositiba batean islatu du. Taldekideetako batek, power point-ari
errepasoa eman dio azkenekoz.
Testu bakarra lantzea
egokitu zaio talde honi, eta lanaren banaketa egiterako orduan guztira zenbat orri dauden kontatu dute eta gero banatu egin
dituzte, bakoitzari 5 orri egokituz. Zozketa egin dute bakoitzak zein
orrialde landuko duen jakiteko. Honen ondoren, bakoitzak egokitu zaion zatiari
buruzko laburpena egin du eta ondoren, ideia nagusiak atera. Azkenik, bakoitzak
landutakoa diapositiba batean islatu du. Taldekideetako batek, power point-ari
errepasoa eman dio azkenekoz.
6.Taldea:7,5
GASTESI
GARCIA, ANDER
GOIENETXE
AZCUENAGA, ANE
HERNAEZ
MATA, JOSU
IBARRONDO
MARTIN, XABIER
Talde honek "Gizarte pantaila
anitzen" gaia landu du, horretarako egun batzuk eman dituzte jasotako
testuak irakurri, laburtu, landu eta aurkezpena prestatzeko. Aurkezpena
egiteko power point-a erabili dute, hainbat diapositibetan irudi eta laburpen
txikien laguntzaz ikusleei gaia era interesgarri baten aurkezteko asmoz.
7.Taldea:8
IBARZABAL DAÑOBEITIA, ASIER
IRIARTE
ARIZNABARRETA, LAURA
ISASI
RAZQUIN, JOSU
LANDETA
MARTINEZ, ASIER
Talde honek WEB 2.0 gaia landu dute,
horretarako egunak eman dituzte jasotako testuak irakurri, laburtu, landu eta
aurkezpena prestatzeko. Aurkezpena egiteko power point erabili dute,
hainbat diapositibetan irudi eta laburpen txikien laguntzaz ikusleei gaia era
interesgarri baten aurkezteko asmoz.
WEB 2.0 ikasgelan nola txertatu azaldu
dute eta baita dakartzan gauza on eta txarrak ere. Irakasleok izango
garenoi informazio baliagarria aurkeztu digute eta arreta bistea lortu
dute.
Orokorrean, talde honek lan dexentea
egin du, beraz, nire balorazioa positiboa izan da.
8.Taldea:6,5
LARRAMENDI
UBILLOS, JON
LARRAZABAL
HIDALGO, AGUEDA
LARREATEGUI
ABAD, ION
LEGORBURU
IZURIETA, AIMAR
LOPEZ
SESTO, ALAZNE
Talde honi egokitu zaion gaia, Web 2.0
gaia izan da. Gai honi buruz landu beharreko hainbat testu izan dituzte.
Talde honek, testuei buruzko lana egin
ondoren, lanaren aurkezpen bat egin behar izan zuen. Talde honek aurkezpena
bideo bidez egin zuen, bideo honetan, azalpena emateko, irudien laguntzarekin
batera, beraien ahotsak sartu dituztelarik.
Bideoa ondo planteatuta bazegoen ere,
nire ustez talde honek ez du beste taldeen modura lan egin, ahozko azalpenik ez
dutelako egin eta horrek nire aburuz, balio gehiago dauka.
9.Taldea:8
LUPERENA
LOBATO, AITZIBER
MACHO
EGUIARTE, HILARGI
MAGUREGUI
VILLALAIN, IZARO
MARDONES
GOJENURI, MARINA
Bestalde, talde honek egin duen lanean
oinarrituz, Prezi bat egin dugu haiek egindako lanetik informazioa hartuz.
Prezi honetan, taldekideen izenak eta haien argazkiaz aparte, landu duten gaia,
azpigaiak eta hitz gakoak jarri ditugu. Hala ere, haiek egin duten lana bertan
errefejatuz aparte, lan honi buruzko gure ondorio propioak atera ditut.
Honetaz gain, lana egin ondoren, talde
honek aurkezpena egin zuen. Aurkezpen hau egiteko bideo bat erabili zuten,
eskolan dauden umeei buruzko irudiekin etb. ekin batera haiek ahotsak sartu
dituztelarik. Bideo hau ere Prezian ikusteko aukera duzue.
10.Taldea:7,5
MONROY
BAUTISTA, NATALIA
MONZON
MENDIOLEA, ANE
MORALES
GARRIDO, GONZALO
OLIVER GONZALEZ,
NEREA
Talde honek landu behar izan duen gaia
konpetentzia digitala izan da. Ikaskide hauek erabaki dute aurkezpen bat egin
beharrean, hau da, jende aurrean hitz egin beharrean, bideo baten bidez
aurkezpena egitea. Ahotsa alde batetik egon da, eta prezzi baten laguntzarekin
testua eta honen inguruko azalpenak ikusi ahal izan ditugu.
Baliabide hau erabiliena izan da orokorrean, ez dakigu hau IKT-ak klaseetan
sartzeko asmoarekin edota lotsa ez pasatzeko asmoarekin egiten duten lanak
aurkeztu behar dituztenak, baina gaiak aurkezteko beste modu bat besterik
ez da. Esan beharra dago hasiera batean interesgarriagoa egiten duela bideo
batek gai baten aurkezpena, baina hau talde guztiek egiten duten heinean honen
erakargarritasuna galduz doa.
Hau gutxi izango balitz ikus-entzuleek kontzentrazioa galtzen duten momentuan,
inor ere ez dagoenez hitz egiten (bakarrik bideoa), albokoarekin berbetan
hasten dira inori errespetua faltatzen egongo ez balira bezala baina hau ez da
horrela.
Talde honen partaideak nahiko urduri
jarri dira hasieran, baina poliki-poliki zentratu egin dira eta lan dexentea
aurkeztu dute.
11.Taldea:7
ORTEGA
ARIAS, ITZIAR
PALAZUELOS
GUTIERREZ, ELOIE
PEREZ
ARBAIZAGOITIA, JOSU
PRIETO
GONZALEZ, EKAI
Talde honek aurkezpena prezzi baten
bidez ematea hautatu du. Azken taldea denez, gainerako
ikasleak nahiko
“desesperaturik” daude eta hauen atentzio falta nabaritu egin da.
Irakasleak atentzioa deitu behar izan
du jendea isildu zedin eta hau nahiko penagarria iruditu zait. Horregatik uste
dut talde honek desabantaila handia izan duela aurkeztea tokatu zaien
momentuagatik, baina hala ere, (urduritasun batzuk kontutan hartu gabe) ondo
egin dute beraien lana.
12.Taldea:8
RETA
SANTOS, EIDER
RIOS
YANGUAS, MARKEL
RODRIGUEZ
GONZALEZ, MIKEL
RODRIGUEZ
VELEZ, ITZIAR
Talde honi egokitu zaion gaia
konpetentzia digitala izan da, horretarako aurkezpena“Powtoon” programaren
bidez egin dute. Aurkezpen bat egiteko era aldizkako bat da. Hasiera batean
zerbait berria denez, klase guztiaren atentzioa bereganatzen du eta beraien
mezua denongana heldu da.
Gaiari dagokionez oso interesgarria izan da eta bertan
testuetatik lortu behar izan duten informazioa ondo kudeatuta egon da. Izan
ere, aurkezleek esan duten bezala, irakurri duten testuko informazioa nahiko errepikakorra
izan da eta honez gain, aurkezpen interesgarria izatea lortu dute.
13.Taldea:7,5
RUIZ DE
LOIZAGA SARRIA, HAIZEA
SAGASTI
ARANGUREN, ZIORTZA
SALCEDA
MONEO, AIALA
SANCHEZ
RUIZ , OLAIA
Talde honen gaia konpetentzia digitala
izan da ere, eta aurreko taldeak erabili duen programa berdina erabili dute,
“Powtoon”. Esan dugun bezala, aurkezpena programa honen bidez interesgarria
zein baliagarria izan daiteke, baina asko jarraian ikusteko nekagarria bihurtu
daiteke, guztiak nahiko antzekoak direlako.
Oso ondo moldatu dira programa berri
hau erabiltzerako orduan, aurreko taldeak egin duen bezala, nabaritu da gure
praktika klaseetan ez dugula horrelakorik egiten ikasi eta beste motatako
baliabideak erabiltzen ditugula aurkezpenak egin nahi ditugunean. Hori dela
eta, Alaitz harritu egin da zer nolako erraztasuna duten ikustean programa
berri hau erabiltzerakoan, eta zelan erabili duten hainbeste taldek.
15.Taldea:8
SANTAMARIA
ALONSO, AMAIA
SANTAMARIA
MARTINEZ, GORKA
SECO
DIEZ, ANDREA
ZUBIARRAIN
ZABALA, NAIA
Testuak landu ondoren, testuen
aurkezpenari ekin ziote. Bideo bat egitea erabaki zuten, azalpen guztiak argien
adierazteko. Bideoaren eraketari dagokionez, egun batean gelditu ziren bideoan
landuko zituzten ideiak komunean jartzeko eta azaldu behar zuten informazioa
audio baten bitartez azaltzeko. Movie maker programa erabili dute bideoa
egiteko eta esan beharra dut oso polita eta argi gelditu zaiela.
Alde batetik, ahots
kontrasteak erabiltzeak, gainerako ikasleen atentzioa deitu du baina gero
bideoa aurrera joan ahala, atentzioa galtzen joan dira. Beraien errua ez bada
ere, informazio asko jasotzen duen bideoa izan denez, deskonexioa tarteak egon
dira informazio trukatze horretan erlaziorik ez delako egon aurkezpena egiten
dutenen eta gainerakoen artean.
Hala ere, gainerako
aurkezpenekin konparatuz zer egin duten, zein euskarritik hartu duten azaldu
duten talde bakarri izan da, hortaz, puntu interesgarria iruditu zait.
16.Taldea:7,5
SUSPERREGUI
GAMBOA, JUNCAL
TAVERA
RECART, IÑAKI
TERRON
PRIETO, TATIANA
URBANO
ACEBEDO, JON
Testuen lanarekin amaitu eta gero,
honen aurkezpena burutzen hasi ziren. Bertan, Pow
Toon programa erabiltzea erabaki zuten, inoiz erabilitako euskarria
zela eta entzuleengan adimena pistuko zuela kontuan hartuta. Guztion
artean, aurretik landutako testuetatik ateratako informazioa erabiliz,
bideoa osatzen hasi ziren eta efektu eta irudi bereziz bideoa animatu
zuten.
Nire iritziz, aurkezpen hau nahiko
lortua egon da,lehen esan dudan bezala, egokitutako hiru testuen laburpen
sinple eta orokor bat lortu dutelako eta entzule askoren adimena erakarri
dutelako, bideo marrazki eta efektu berezi berriz lagunduta. Hala eta
guztiz ere, nire ustez, hobe egongo litzateke kideek bideoko puntu batzuei
ahozko azalpena emango baliete. Alde batetik, puntu zehatz batzuen ezaugarri
gehiago edo azalpen zabalagoa emateko, eta beste aldetik, bideoa hain monotonoa
ez izateko, bideoa aurrera joan ahala entzuleak adimena galtzen joan direla
kontuan hartuta.
17.Taldea:8,5
VALTIERRA
CALVO, UNAI
VELASCO VALBUENA, NEREA
YELAMOS MARCOS, CRISTINA
VAZQUEZ,
GERMAN
Testuak landu ondoren, testuen
aurkezpenari ekin zioten. Aurkezpena egiteko "emaze programa" erabili
dute. Lan egiteko modu hau haien praktikako irakaslearekin ikasi dute. Askok ez
genuen ezagutzen baina gero azaldu dute eta ikusi dugu pezi antzekoa dela.
Aurkezpena, era tradizionalean egin dute gutxi gora bera, jarri dute
emaze-a eta azaltzen joan dira taldeko partaideak banan bana. Azkenean oso ondo
egon da eztabaida bat sortu dutelako klasean eta talde osoaren partaidetza
bultzatu dute.
18.Taldea:9
ZABALA
LEZETA, LEIRE
ZARRAGA
EGAÑA, AMETS
ZARRAGA
ELLACURIA, XABIER
ZARRAGA
ZABALZA, IRAITZ
Konstruktibismoaren amaierako pausua,
komunikazio kanpaina da, hau da; aurkezpena. Egia esan, beraien lanarekin ahots
zabalik utzi naute, ze kristolako pausu erraldoia eman dute. Aurkezpena ikusi
baino ez dago.
Bestalde, egokitu zitzaizkigun testuei
begira, nahiko errepikakorrak iruditu zaizkigu, guztiek gaia perspektiba
beretik jorratzen baitzuten. Gainera, PowerPoint-aren informazioa ateratzeko,
zailtasunak izan ditugu ideiak edo argazkiak baino ez zirenez ateratzen ez
gaude oso ziur autoreak esan nahi zuena ulertu dugun ala ez. Orokorrean,
material interesgarria izan da irakurritakoa, baina gehiegi zela ere iruditu zaigu.
Hala ere, testu horiek irakurrita, gai izan gara IKT-ek gizarteari eta beraz,
eskolari eman diezazkiekeen etekinak. Kontuz ibili beharko ginateke horrekin
eta trebakuntza handia jasoz apurka-apurka eskola testuinguruan txertatu.